Aurrekontuei buruzko batzar irekia bihar, martitzena
2012-10-16T17:46:00+02:00
2012-10-16T17:46:00+02:00
2012-10-16T17:46:00+02:00
Bihar, urriak 17, 19:00etan, 2013ko aurrekontuen inguruko batzar irekia egingo dugu udaletxean. Datorren urteko aurrekontuei begira herritarrek dituzten behar eta lehentasunak ezagutzea da Udalaren asmoa. Horretaz gain aurrekontuetan eragina duten hainbat gai ere landuko dira: udal zerbitzuek dituzten kostuak, udalak eskatuta dituen maileguen egoera, diru sarrera aurreikuspenak, mankomunitateak ematen dituen zerbitzuek duten kostea, Udalak ematen dituen diru laguntzak...