Ia urte bete dala onartu zeban Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomi Erkidegoko eraikiñei ikuskapen teknikua zelan egin arautzeko dekretua. Eusko Jaurlaritzak eraikitako urtian arabera, herri guztietako eraikiñek ikuskapena pasatu bihar zabela ziurtatzeko ardura emon zozkun udaletxioi.
Elgetako Udalaren kasuan, Eusko Jaurlaritzak derrigortzen zeban ikuskapena merketzeko asmuarekin hainbat pausu emon dittugu: jabiei idatzia bialdu Eusko Jaurlaritzak onartutakuaren berri emoten, hainbat enpresari aurrekonuan eskatu, herritarrokin hainbat bilera egin...
Eusko Jaurlaritzako arduradunek Suradesako arduradunekin euki dittuen batzarretan azaldu dabenez atzeratu egingo da Eraikinen Ikuskapen Teknikua egiteko data. Hortaz, momentuan eta Eusko Jaurlaritzatik bestelako agindurik jasotzen ez dogun bittartian geratu egin dogu ikuskapenak egitia derrigotzeko prozesua.
Eusko Jaurlaritzatik etorritako aginduak danontzako euki dau dezenteko denbora galtzia. Gai hau dala eta bestelako eragozpenen bat sortu badotsuegu barkamenak eskatu gura dotsuegu idatzi honekin.