Astelehenetik aurrera frontoia eta squasha erabilgarri egongo dira

2020-06-09T09:49:00+02:00 2020-06-09T09:49:00+02:00 2020-06-09T09:49:00+02:00
Ekainaren 15etik aurrera frontoia eta squasha erabili ahal izango dira. Beharrezkoa izango da aurrez erreserba egitea eta urte osoko erreserba eginda dutenek ordua mantendu ahal izango dute.

Erreserbak Bolatoki tabernan egin beharko dira, eta tabernatik sartu beharko da bai frontoira baita squashera ere.

Ordubetez erabili ahal izango dira, gehienez ere lau lagunek batera eta frontoiko kiroletarako eta squasherako soilik.

Aldagelak ez dira erabilgarri egongo.

Erreserbaren prezioa ohikoa izango da; frontoia 8€ argirik gabe eta 16€ argiarekin, squasha orduko 4,50€.