Asteburuan helduen lau t’erdiko pilota txapelketako partiduak jokatuko dituzte

2003-10-29T11:18:00+01:00 2003-10-29T11:18:00+01:00 2003-10-29T11:18:00+01:00
Helduendako lau t’erdiko pilota txapelketa jokoan da. Bigarren jardunaldiko partiduak joan den zapatu eta domeka bitartean jokatu zituzten Elgetako pilotalekuan eta ikusleek joko politaz gozatzeko aukera izan zuten.

Zapatuan Mikel eta Juan Mari Arantzeta nagusitu ziren Larrea eta Arkarazoren kontra 22 eta 11 emaitzarekin. Domekan, berriz, iragarritako bost partiduetatik lau jokatu ziren eta beste bat atzeratu, Txapel eta Beretxi, eta Alex Aranzabal eta A. Telleriaren artekoa, hain zuzen ere. Partidarik lehiatuena, emaitzari dagokionez, Otxoa-Elkoro bikoteak Sesia eta Ireiren kontra jokatutakoa izan zen, 22-21 amaitu baitzuten.

Honako hauek izan ziren domekako emaitzak:

Iñaki Ugarteburu/Antton - Arrota/Epi 22-4

Asier Morales/F. Zenitagoia - E. Zubiaurre/J.M. Zubiaurre 22-10

Otxoa/Mikel Elkoro - Sesia/Irei 22-21

Jose Ramon Irazabal/Iñaki Izagirre - M. Arrazola/Iñaki Gorostiza 22-16

Asteburu honetan ere partiduak

Asteburu honetan bertan beste zenbait partidu jokatuko dituzte. Txapelketa urte amaierara arte luzatuko da. Hain zuzen ere, finalak Gabon Zahar Egunean jokatuko dira. Aurrez gaztetxoen txapelketako finalak ere izango dira jokoan.

Urriak 31, barikua. 20:30ean hasita.

Txapel/I. Agirregomezkorta - Otxoa/Mikel Elkoro

Jose Ramon Irazabal/Iñaki Izagirre - Alex Arantzabal/Alberto Telleria

Asier Morales/F. Zenitagoia - Migel Arantzeta/J.M. Arantzeta

Azaroak 2, Domeka. 11:30ean hasita.

Mikel Larrea/Mikel Arkarazo - Arrota/Epi

Iñaki Ugarteburu/Antton - E. Zubiaurre/J.M. Zubiaurre

Fernando Olaortua/Iñaki Gorostiza - Sesia/Satur