Aste bukaeran egingo da V. Magia Mostra

2009-05-06T11:59:00+02:00 2009-05-06T11:59:00+02:00 2009-05-06T11:59:00+02:00
Aurtengo Magia Mostran ere puntako magoak izango dira nagusi. Maiatzaren 8tik 10era bitartean ospatuko da V. Magia Mostra Elgetan. Magoak Alemaniatik, Frantziatik edota Kataluniatik datoz aurten. Gaetan Bloom mago originala ere etorriko da. Bonoak salgai daude 28 eurotan (bazkideek 21). Hemen duzue egitaraua:
  • Maiatzak 8, barikua: 22:30ean. Magia erakustaldia izen handi batekin: Gaetan Bloom (Frantzia). Gaetan Bloom ekartzea lortu dugu. Magia egiten duen mago originalenetariko bat da, sortzailea. Dituen egiteko moduek, efektuek... ez dute sortzen publikoaren txalo zaparrada bakarrik, miresmenez begiratzen dute gainontzeko magoek ere Bloomen lana. Urte askoan egon da Pariseko  Crazy Horse kabaretean lanean eta baita Las Vegasen ere. Orain, Espaloia kafe Antzokian. Sarrera 15 euro izango da eta bazkideek 12.
  • Maiatzak 9, zapatau: Magia Gala. 22:30ean. Juan Mayoral (Leon), Jane (Txina), Xabi Tapias (Bartzelona), Sébastien Dethise (Frantzia), Karim aurkezle lanetan (Madril). Sarrera 16 euro eta bazkideek 12.

Magia golfoa egongo da 01:30ean Espaloiko tabernan, bertatik bertara. Tragoa hartzera datozenendako magiaz gozatzeko aukera. Ateak irekita egongo dira magia gala amaitzeaz bat.

  • Maiatzak 10, domeka:12:30ean Magia herriko kaleetan. Ume, gazte, edadetu... magia ikusiko dute tabernetan, plazan, kalean... doan izango da eta domeka eguerdiari berebiziko kolorea emango dio hainbat magoren lanak. 

Bonoa ere badago: Bi egunetara bazatoz 28 euroan lortuko duzu sarrera (bazkideek 21).