Ariñiketan eta Vicios finalerdietarako sailkatuta

2004-06-07T12:40:00+02:00 2004-06-07T12:40:00+02:00 2004-06-07T12:40:00+02:00
Joan den zapatuan jokatu zen Areto Futboleko Txapelketako lehenengo faseko azken jardunaldia. Finalerdiak ekainaren 19an jokatuko dira. Baina oraindik, finalerdiak jokatuko dituzten lau taldeetatik biren izenak dakizkigu bakarrik, Ariñiketan eta Vicios. Atzeratutako partidua erabakigarria izango da. Hurrengo zapatuan jokatuko da partidu hori.

Hona hemen azken jardunaldiko partiduen emaitzak:

  • La Kokotxa 5 - Vicios 11
  • Spias 6 - Txapela 7
  • Ariñiketan 9 - Makanaki 1

Hala ere, lehenengo fasea edo ligaxka amaitzeko partidu erabakigarria geratzen da jokatzeko, Txapela eta Komando Piperraken artekoa. Datorren zapatuan, ekainak 12, jokatuko da, 16:00etan.

Bi talde finalerdietan

Finalerdiak beste ze bi taldek jokatuko dituzten jakiteko, datorren astera arte itxaron beharko dugu. Momentuz talde bi soilik daude sailkatuak: Ariñiketan eta Vicios.

Beste finalerdirako 3 talde daude sailkatzeko aukerekin: Txapela eta Komando Piperrak (partidu bat jokatzeko dutenak), eta Makanaki.

Dena den, txapela taldeak aukera handia du finalerdietan egoteko, eta beraz, Komando Piperrak eta Makanakiren artean egongo da lehia.

Finalerdiak ekainaren 19an jokatuko dira, eta finala, ekainaren 26an. Ordutegia zehazteke dago oraindik.

Orain arteko sailkapena eta partiduen egutegi osoa duzue webgune honetan.