Ariñiketan areto futboleko txapeldun

2004-06-28T16:21:00+02:00 2004-06-28T16:21:00+02:00 2004-06-28T16:21:00+02:00
Joan den zapatuan, hilak 26, jokatu zen Elgetako Areto Futbol Txapelketako finala, Ariñiketan eta Vicios-en artean. Ariñiketan taldeak irabazi zuen partidua: 5-2 izan zen emaitza.

Partidua lehen zatian irabazi zuten Ariñiketan taldekoek. Besteak beste, hiru gol egin zituztelako bat ere jaso gabe, partidua guztiz apurtuz.

Arrasatera aurten ere

Iaz ere Ariñiketan talde arrasatearra izan zen Areto Futbol Txapelketako garaile. Aurten ezin izan diote Vicios-eko jokalari durangarrek txapelketako erregetza kendu.

Webgune honetan duzue 2004ko Areto Futbol Txapelketako sailkapena eta partiduetako emaitzak.