Ariñeketan eta Chievo taldeak futbito txapelketako finalean

2003-06-30T10:25:00+02:00 2003-06-30T10:25:00+02:00 2003-06-30T10:25:00+02:00
Larunbatean, ekainaren 28an, jokatu ziren futbito txapelketako final-erdietako partiduak. Azkenean, Ariñeketan eta Chievo taldeak izango dira finalean. Elgetako jaietan, uztailaren 5ean (larunbata), jokatuko da finala arratsaldeko 16:00etan. 17:00-17:15 bitartean sari banaketa egingo da Kiroldegiko kantxan.

Lehenengo fasea gainditu ostean, 4 taldek jokatu dituzte final-erdiak. Larunbatean jokatu ziren partiduen emaitzak hauek dira:

Ariñiketan 8 (Arrasate) - Txapela 5 (Elgeta)
Chievo 4 (Bergara) - Vicios (Eibar) 2

Beraz, Txapela eta Vicios taldeak finaletik at gelditu dira. Bestalde, Ariñeketan eta Chievo taldeak jokatuko dute finala Elgetako jaietan, uztailaren 5ean.