Areto Futboleko finalerdiak zapatuan

2004-06-17T08:42:00+02:00 2004-06-17T08:42:00+02:00 2004-06-17T08:42:00+02:00
Zapatuan jokatuko dituzte Areto Futbol Txapelketako finalerdiak. Ariñiketan, Makanaki, Vicios eta Txapela sailkatu dira finalerdietarako.

Zapatuan, hilak 19, jokatuko dituzte finalerdietako partiduak:

  • 12:00etan: Ariñiketan (1. faseko 1. sailkatua) - Makanaki (1. faseko 4. sailkatua).
  • 13:00etan: Vicios (1. faseko 2. sailkatua) - Txapela (1. faseko 3. sailkatua)

Finalerdi hauek irabazten dituzten taldeak izango dira finalean. Hurrengo zapatuan jokatuko da finala, ekainaren 26an.

Webgune honetan duzue liga faseko sailkapena eta emaitzak.