Areto Futboleko finala zapatuan

2004-06-22T11:50:00+02:00 2004-06-22T11:50:00+02:00 2004-06-22T11:50:00+02:00
Areto Futbol Txapelketako finala nortzuk jokatuko duten badakigu; Ariñiketan eta Vicios izango dira. Joan den zapatuan, hilak 19, jokatutako finalerdiak irabazi zituzten bi taldeek.

Hauek izan ziren finalerdietako emaitzak:

Makanaki 1 - Ariñiketan 12

Txapela 3 - Vicios 5

Finala datorren zapatuan, ekainak 26, jokatuko da, 17:00etan:

  • Ariñiketan - Vicios

Bestalde, ez da jokatuko 3.- 4. sailkapenerako partidua, Makanakik ezin du-eta taldea osatu.

Webgune honetan duzue 2004ko Areto Futbol Txapelketako sailkapena eta partiduetako emaitzak.