Arazorik ez errepideetan bariku goizez

2004-02-19T15:34:00+01:00 2004-02-19T15:34:00+01:00 2004-02-19T15:34:00+01:00
Barikua, arratsaldeko 17:00 Elgetako errepideak zabalik daude. Arreta handiz gidatzea gomendatzen da. Elurra kentzeko makina uneoro ari da lanean, bai Bergararantz, bai Kanpanzarrerantz eta baita Eibarreko biderantz ere. Bariku goiz hotza. Arazorik ez errepideetan. Izotza egin du eta makinak ari dira gatza botatzen (09:40), argazkian ikus daitekeen moduan. Kontuz autoa hartu behar duzuenok.

Barikua, goizeko 07:17: Arazorik ez errepideetan. Goiza garbi agertu da. Hala ere, kontuz, izotza egin du-eta.

Bihar, goizeko 06:00etatik aurrera ere erabil daiteke telefono hori. Webguneak ere bere martxa hartuko du goizean goiz.

19:30: Bideak zabalik. 22:00ak bitarte, 943768022 telefonoan jaso ahal izango da informazio gehiago.

18:30: Errepideetan arazorik ez. Zirkulatu daiteke Elgetatik.

17:45ean eguneratua: ez dago arazorik errepideetan.

17:00etan eguneratua: Elgetatik Bergarara eta Eibarrerako bideak irekita daude, Kanpazarkoan kontuz ibili behar, baina, laster pasako da elurra kentzeko makina.

16:30ean eguneratua: Momentu honetan elurra gogor ari du Elgetan eta arazoak daude errepideetan.

15:30ean: Elgetan elurra ari du. Hala ere, oraingoz, Elgetako errepidea zabalik dago. 16:00etan eguneratuko dugu informazioa.

Egun hauetan eta etorkizunean izan daitezkeen elurteek Elgetako errepideetan sor ditzaketen arazoak direla-eta, Elgetako udalak honakoa jakinarazten du:

1-. Elurra kentzeko makina bi izango dira denbora guztian Elgetan: bata Diputazioarena eta bestea Elgetako udalarena. Makina biak koordinatuko dira eta Elgetarako lau errepideetan arituko dira: Bergarako bidean, Eibarkoan, Arrasatekoan (Kanpazarkoan) eta Elorriokoan.

2-. Elgetako enpresetara etortzen diren beharginei eta Elgetatik kanpora joaten direnei uneoro errepideen berri emateko, Udalak informazio zerbitzua eskainiko du goizeko 6:00etatik gaueko 22:00ak arte elurteak iragarrita daudenean.