Aratusteak Elgetan

2005-02-03T17:38:00+01:00 2005-02-03T17:38:00+01:00 2005-02-03T17:38:00+01:00
Aratusteak barikuan, otsailak 4, ospatuko ditugu Elgetan. Eskolako umeen kalejira, jokoak, Oñatz dantza taldearen emanaldia eta kontzertua izango ditugu barikuan.

14:30 Eskolako umeen kalejira eta dantzak plazan.Eguraldi txarra egiten badu Espaloian. Ondoren txokolate-jana Ozkarbin.

17:30 Altxorraren bila jokoa umeentzat. Eguraldi txarra egiten badu, pilotalekuan izango dira bestelako jokoak.

20:00 Oñatiko Oñatz dantza taldearen kalejira eta ondoren Luzaide dantza dantzatuko dute plazan. Eguraldi txarra egiten badu Espaloian izango da.

22:30 Kontzertua Gaztetxean. Noisex eta Sibaris taldeek joko dute.