Lan hau oso garrantzitsua izango da Elgetarentzat, eta amaitutakoan Salbador kaleko trafiko guztia saihestea lortuko da, kamioiek ez dute egin beharko maniobra zailik Salbador kaletik Kultur etxeko tunela igarotzeko.
Salbador kalea urbanizatzeko proiektua egon badago, baina, saihesbidea egin arte itxaron beharko da. Hala ere, saihesbidea amaitutakoan Salbador kalea oinezkoentzako izango da, ibilgailuak bakarrik garajeetara joateko eta zamalanetarako pasa ahal izango dira.
Otsailaren 9an lurzoruak okupatu baino lehen egin beharreko aktak egingo dira.