Apirilaren 24an erresistentzia eguna

2016-04-13T13:23:00+02:00 2016-04-13T13:23:00+02:00 2016-04-13T13:23:00+02:00
Ekitaldi andanarekin dator aurten ere Intxortako erresistentzia eguna. Aurten, berezia izango da aste-bukaera hau. Batetik, emakume erresistente eta errepresaliatuak omenduko ditugulako. Bestetik, apirilaren 24an bertan, 79 urte beteko direlako indar faxistek Elgetan sartzea lortu zutenetik.

Apirilak 23, larunbata
- 18:00: bisita gidatua: “Elgeta gerra garaian”
- 19:30: Elektrotxaranga
- 22:30: Memoriaren gaua: Perlak eta GOSE taldeen kontzertua

Apirilak 24, igandea
- 10:00: ongietorria eta hamarretakoa Elgetako plazan.
- 11:30: Intxortako borrokaldien errekreazioa, Intxortako Atean.
- 13:00: Emakume erresistente eta errepresaliatuei omenaldia Elgetako plazan.
- 14:30: Bazkari herrikoia frontoian.

 

+info