Egungo egoerak markatua zetorren gaurko eguna. Hala ere, Elgetan ez da inolako arazorik egon. Aurrez pentsatzen zen moduan joan da eguna eta Udala eratu da.
Zazpi zinegotziek baietza eman diote zinegotzi karguari eta "legeak horrela dioelako" formulari atxikiz hauek izan dira aukeratuak:
- Patxi Basauri
- Oxel Erostarbe
- Iñaki Ugarteburu
- Iban Retolaza
- Joseba Muxika
- Rebeka Ubera
- Izaskun Larrea
Udalbatza eratzeko izandako hauteskundeen emaitzak zein zinegotzi gutziak ikus ditzakezu webgune honetan.