Antzinako pelota moduari buruzko hitzaldia eta erakustaldia

2014-10-10T15:08:00+02:00 2014-10-10T15:08:00+02:00 2014-10-10T15:08:00+02:00
Urriaren 16an eta 17an izango dira ekitaldiak. Hitzaldian orain dela 1000 urte Euskal Herrian egiten zen pelota erari buruz jardungo dute eta erakustaldian "eskuzko pasaka" delakoa erakutsiko da.
  • Hitzaldia: Urriak 16an, 19:00etan, udaletxean.
  • Pelota erakustaldia: Urriak 17an, 19:30ean, frontoian.