Ameriketako mendirik garaienetara igo zen espedizioaren diapositibak ikusgai

2002-11-14T11:59:00+01:00 2002-11-14T11:59:00+01:00 2002-11-14T11:59:00+01:00
Hiru handiak izeneko euskal espedizioak Ameriketako gailurrik nagusienak egin zituen orain gutxi: Akonkagua, Ojos del Salado eta Pissis, hain zuzen ere. Espedizio hartako kide Felipe Uriartek egun gogor haien diapositiba emanaldia eskainiko digu azaroaren 21ean, liburutegian.

Ameriketako hiru gailurrik garaienak igotzea lortu zuen espedizioari buruzko diaporama edo diapositiba emanaldia. Diapositiba emanaldia aurkeztuko duen Felipe Uriartek 35 eguneko iraupena eta Andeetan barrena egindako espedizio hartan parte hartu zuen.

Halaber, Atacama basamortuko mendien aurkikuntza ere bada, baita Argentinako mendebaldeko eskualde honetako inka kulturarena ere, Catamarca lurraldean. Orobat, Mendozako Lurraldea eta bertako mendiak, horien artean Ameriketako garaiena, Akonkagua mendia hain zuzen ere.

Ojos del Salado 6.864 m

Txile eta Argentinako mugan kokatua, Atacama lurraldean (Txile) eta Catamarca lurraldean (Argentina), mendi hau lurbira osoan bizirik dirauen sumendirik garaiena da, eta Amerikako hirugarren mendirik altuena. Igoera, beste bi mendietara bezalaxe, Argentinako aldetik egin genuen.. Inguratze-bideari Quebrada del Quemadito izenekotik ekin genion, Cazadero Grande deritzan ibaian gora egin eta hiru egunetan behe kanpamentura (5.450 m) iritis ginen. Gailurrak bi tontor ditu, biak ere garaiera berekotzat katalogatuak. Guk ekialdeko gailurra edo Argentinako gailurra igo genuen.

Pissis 6.882 m

Neurketa berrienek “berraurkitu” zuten Pissis zela Ameriketako bigarren gailurrik garaiena. Rioja eta Catamarca Lurraldeetan (Argentina) eta Atacama lurraldearen (Txile) artean dago. Behe kanpamenturako bidea 4 x 4 ibilgailuan egiten da; errepidea Coipa izeneko leku batean utzi eta Laguna de los Aparejos izenekora sartzen da eta, ondoren, Salina de la Laguna Verde-ren hegoaldera jarraitu behar da behe kanpamentua kokatzeko (5.300). Lautada somital zabalean bost mendi daude, Mendebaldekoa izanik denetan garaiena. Igoera Iparraldeko hegaletatik egin genuen, Ekialdeko gailurren barrenetik igaroz. Glaziarreko elur-penitenteek oso itxura txarra ez badute, saia daiteke gailurrera zuzenean igotzen.

Akonkagua 6.959 m

Oso-osorik Argentinan kokatua, Mendoza-ko lurraldean, Txileko mugatik oso hurbil. Aisa gainditzen ditu, nola garaieran hala nortasunean, inguratzen duten mendiak. Datu honi Hegoaldeko Pazifiko nahasitik oso hurbil dagoela gehitzen badiogu, ulertuko dugu zein den Ameriketako Teilatua hain baldintza klimatologiko bereziak izatearen arrazoia: haize bortitzak (hain ezaguna den “haize zuria”), 6.000 metrotik gora oso tenperatura baxuak (-20 ºC) eta eguraldi-aldaketa zakarrak.

Lehen aldiz 1887an igo zuten eta Matias Zurbriggen gidari suitzarrak lortu zuen bakar-bakarrik goraino igotzea iparraldeko erlaitzetik, egun gure espedizioetan erabiltzen dugun bide arruntetik abiatuz.

Diaporama hilaren 21ean (osteguna) izango da, arratsaldeko 19:30etan. Emanaldiak 43 minutu irauten du, eta ondoren galderak egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek.