Aho batez onartu zituen atzo Elgetako udalbatzak COVID19k eragindako egoerari aurre egiteko hainbat laguntza
2020-05-27T11:30:17+02:00
2020-05-27T11:30:17+02:00
2020-05-27T11:30:17+02:00
Diru laguntzak itxi beharra izan duten komertzio eta ostatuentzako izango dira, baita kontziliaziorako jardun murrizketak eskatu dituzten norbanakoentzako edo zaintzarako pertsonaren bat kontratatu dutenentzako. 15.000€ko diru partida sortu zen merkatari eta ostalariei laguntza emateko, 5.000€koa familientzako. Itxita egon behar izan duten negozioek, bestetik, ez dute 2. hiruhilabeteko hondakinen tasa ordaindu beharrik izango.