Abuztuaren 4an egindako Gobernu Batzordean hartutako erabaki nagusiak

2003-09-03T11:46:00+02:00 2003-09-03T11:46:00+02:00 2003-09-03T11:46:00+02:00
Gobernu Batzordeak hainbat erabaki hartu zituen abuztuaren 4an egindako bileran. Beste batzuren artean, Torrealdeako hirigintza egitasmoa behin betiko onartzea eta Patxi Usobiaga mendizalea zoriontzea erabaki zuten.

Erabaki nagusiak:

8 sektorea (Torrealdea), hirigintza egitasmoa behin betiko onartzea.

Behin betiko onartu da 8 sektorea (Torrealdea) urbanizatzeko egitasmoa. Egitasmoaren kostua 1.464.925,10 eurokoa da (243.638.205 pta.) BEZ barne.

Oharra: 8 Sektorean (Torrealdea) 76 etxebizitza eraikitzea aurreikusita dago, eta horietatik 20 babes ofizialekoak izango dira.

Diruzaintzako operazioa.

Kutxarekin 120.202 eurotako (20.000.000 pta.) diruzaintzako operazio bat egitea onartu da egindako inbertsioak eta aurreikusitako beste batzuk egin ahal izateko (guztia inbertsioetarako).

Goimendi eta Salbador jaietarako laguntzak.

Laguntza hauek ematea erabaki da:

  • Goimendiko jaiak (2003-07-24):
    -240,40 euro (40.000 pta.)
    -Trofeoak.
  • Salbadorko jaiak (2003-08-06):
    -240,40 euro (40.000 pta.)
    -Trofeoak.

Irakurketa bultzatzeko diru-laguntza eskaera Eusko Jaurlaritzari.

Jakinarazi da irakurketa bultzatzeko diru-laguntza eskatu zaiola Eusko Jaurlaritzari, hona zehaztasunak:

  • 3-10 urte bitarteko umeentzat.................. kostua: 421 euro (70.048 pta.)
  • 10-15 urte bitarteko umeentzat................ kostua: 250 euro (41.597 pta.)

"Boni y la familia Ramírez" taldearen emanaldia irailaren 20an.

Onartu egin da "Boni y la familia Ramírez" taldearen emanaldia irailaren 20rako, Sagardo egunerako. Emanaldiaren kostua 1.803 eurokoa (300.000 pta.) gehi hotela da.

Kiroldegia: tabernako langileentzako lokala egokitzea.

Erabaki da kiroldegian obrak egitea tabernako langileentzat egokitu ahal izateko.

Lanen kostua 2.779,54 eurokoa (462.476 pta.) da.

Semaforoak eta irisgarritasuna.

Erabaki da SICE enpresari honako lanak esleitzea:

  • Semaforoak jartzea. Kostua 15.803,93 euro (2.629.553 pta.) BEZ barne.
  • Espaloiak eta zebra-bideak. Kostua 36.620,75 euro (6.093.180 pta.) BEZ barne.

Oharra: Elgetako udalak ordaindu beharrekoaz gain, automobilentzako semaforoak jartzea eta beste lan batzuk (irlatxoak eta abar) Diputazioaren kontu izango dira.

Lanak abuztuaren 18an hastea espero da.

Patxi Usobiaga mendizaleari zorionak ematea.

Erabaki da Patxi Usobiaga mendizaleari zorionak ematea uztailan Chamonixen jokatutako eskaladako munduko txapelketan lortutako bigarren postuagatik. Patxi Usobiaga eibartarra da, baina, orain Elgetan bizi da.