Abenduaren 31an jokatu ziren pilota txapelketako finalak

2020-01-08T10:04:52+01:00 2020-01-08T10:04:52+01:00 2020-01-08T10:04:52+01:00
Lehenengo partidan, emakumezkoen finalean, Mañarikua eta Larreak osatutako bikotea izan zen nagusi. Bigarren partidan, 40 urtetik gorako gizonezkoetan, berriz, Elkoro eta Retolaza izan ziren irabazleak. Hirugarrenean, 40 urtetik beherako gizonezkoetan, lehia estua izan bazen ere, Irazabal eta Arabaolaza nagusitu ziren. Albistean emaitzak.

Emakumeak:

Lazkano-Zeziaga 7
Mañarikua-Larrea 22

40 urtetik gorako gizonezkoak:

Askasibar - Gallastegi 13
Elkoro - Retolaza 22

40 urtetik beherako gizonezkoak:

Sarasua - Elorza 20
Irazabal - Arabaolaza 22