Abenduaren 26ko udal batzar orokorreko erabakiak

2003-01-09T14:08:00+01:00 2003-01-09T14:08:00+01:00 2003-01-09T14:08:00+01:00
Elgetako Udalak onartu ditu 2003ari dagozkion aurrekontuak. Mezu honetan zehatzago irakur ditzakezu. Pagatzako (Lehenengo erreka) Urbanizazio proiektuaren gainean ere badago puntu bat.

Bi puntutan laburbiltzen da: bata, aurrekontuen onarpenari dagokiona; bestea, Pagatzako Urbanizazioarena.

  • 2003. urteko aurrekontuaren onarpena.

Hurrengo urterako aurrekontua onartu da. Aurrekontua 3.364.939, 12 eurokoa (559.878.760 pts) da, eta ia 2002koaren hirukoitza da, izan ere, 2002koa 1.132.593 eurokoa izan zen-eta.

Aurrekontuan inbertsioak nabarmentzen dira, guztira 2.390.411,64 euro (397.731.031 pts.), aurrekontuaren %71.

Inbertsio nagusiak hauek dira:

a) Pagatzako industrialdea.................................: 1.639.276 euros (272.752.577 pta.)

b) Auditoriuma...................................................: 248.832 euros (41.402.161 pta.)

c) Landa eremuko zentro balioanizduna ...........: 133.154 euros (22.154.961 pta.)

d) Mendiko nekazaritza......................................: 78.132 euros (13.000.000 pta.)

e) S-8 (Etxebizitzak): urbanizazioa...................: 60.101 euros (10.000.000 pta.)

f) Aparkalekuak (Berraondokua).......................: 42.070 euros (7.000.000 pta.)

g) Semaforoak....................................................: 31.337 euros (5.214.000 pta.)

h) Planeamendua (Arau subsidiarioak)..............: 27.346 euros (4.549.992 pta.)

i) Maalako parkea..............................................: 21.035 euros (3.500.000 pta.)

j) Mendietan zuhaitzak sartzea..........................: 15.902 euros (2.645.870 pta.)

k) Elbarrituentzako irisgarritasuna, eta abar......: 13.655 euros (2.645.870 pta.)

l) Denetarik: plazako bankuak, Salbadorreko proiektua Kiroldegia, umeentzako jokuak, eta abar........:

Elgeta-21 elkarte publikoaren aurrekontuak ere onartu ziren. Aurrekontua 228.784,09 eurotakoa da (38.066.470 pta.).

Oharra: Udaletxeko aurrekontua PNV-EA taldearen botoekin onartu da. Bittor Gallastegi, Sebastian Aranzabal eta Xabier Basauri zinegotziak abstenitu egin ziren.

  • Pagatza (Lehenengo Erreka) industrialdeko urbanizazio proiektua.

Pagatza (Lehenengo erreka) industrialdeko urbanizazio proiektua 125.000 eurogatik (20.798.250 pta.) Toledo Taldeari ematea erabaki da. Proiektua egiteko epea bi hilabetekoa da.

Oharra:

a)Lanen gutxi gorabeherako kostua 3.908.030 eurotakoa da (650.241.480 pta.)
b) Lanak 2003ko udaberrian hastea aurreikusten da.