Abenduaren 26ko Gobernu Batzordeko erabaki nagusiak

2003-01-09T13:56:00+01:00 2003-01-09T13:56:00+01:00 2003-01-09T13:56:00+01:00
Gobernu batzordean hartutako erabakien berri ematen da albiste honen bidez. Erabakiak zerrendatuta datoz, gai zerrendaren hurrenkeran.

  1. - Diru-laguntza Goieskolari (Debagoieneko eskola publikoak). 120 euroko (20.000 pta.) diru-laguntza ematea erabaki da Goieskolari (Debagoieneko eskola publikoak) azaroaren 29an eta 30an antolatu zuen kongresurako.
  2. - Aerobic. Irakasle berria 2003ko urtarriletik aurrera. Maier Irazabal izango da kiroldegiko aerobic irakasle berria urtebetez 2003. urteko urtarriletik aurrera. Izendapena beste hiru urtez luzatu ahal izango da.
  3. - Sahararako janari bilketa. Saharara janariak bidaltzeko kanpaina bat egitea erabaki da. Elgetarrei jakinaraziko zaie janariak zein egunetan eta non laga daitezkeen.
  4. - Irisgarritasun plana. ADIR enpresak egindako irisgarritasun txostena onartu da. Planaren kostua 97.816 eurokoa da (16.275.212 pta.). Irisgarritasun plan hori urte batzutan egingo da, baina, egiten hasi, aurten hasiko da.
  5. - Euskal Idazleen Elkartea. Onartu egin da hitzaldi bat egitea 2003/02/21ean, hizlaria Iban Zaldua izango da.