Abenduaren 10ean parte-hartze prozesuaren batzar irekia egingo da
2015-12-02T17:50:00+01:00
2015-12-02T17:50:00+01:00
2015-12-02T17:50:00+01:00
Bagoaz aurrera parte hartze prozesuarekin. Mila esker parte hartu duzuen herritar guztioi. 104 herritarrek erantzundako inkesten eta ondoren egindako 2 herri batzarren ondorio gisa bi txosten aurkeztu nahi ditu Elgetako Udalak. Batetik, herritarrengandik jasotako proposamenak gai ezberdinen inguruan. Bestetik, parte-hartze ordenantza bat idazteko oinarriak. Abenduaren 10ean ikusiko dugu elkar, prozesuko azken batzar irekian!