2023 ekitaldiko ondasun higiezinen gaineko zerga ordaintzeko dirulaguntzen deialdia

2023-04-11T11:33:48+02:00 2023-04-11T11:33:48+02:00 2023-04-11T11:33:48+02:00
Jakinarazten da Alkatetzak onartu duela 2023 ekitaldiko Ondasun Higiezinen gaineko zerga ordaintzeko dirulaguntzak emateko deialdia. Dirulaguntza hori jasotzeko aukera izango dute deialdian ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten bizikidetza-unitateen titularrek.

Horretarako, deialdian zehazten diren diru-sarrerak gainditzen ez badira, portzentai ezberdinen arabera diruz lagunduko da aipatu zerga ordaintzea.


Deialdian zehazten dira dirulaguntza jasotzeko eskubidea izateko zer dokumentazio aurkeztu behar den udalean. Eskaera egin ahal izateko epea 2023ko ekainaren 23 arte irekita egongo da.

Eskaerarekin batera dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da. Dirulaguntza jaso ahal izateko, aurrez zerga ordaindu beharko da, eta ondoren, ezarritako baldintzak betetzen badira, dagokion dirulaguntza onartuko da. Ondoren, udalak dagokion diru-sarrera egingo dio eskaera
egin duenari.


Informazio gehiago udal bulegoetan izango duzu, deialdiarekin batera.