Egoera zailetan ere euskara lagun delako bizi dugun egoera aldrebes honi ez diogu oztopo izaten utzi nahi bidelagun eta bidelari sarea hedatzen jarraitzeko. Horregatik, eskualdeko berbalagun egitasmoak bultzatzen ditugun eragileok gonbita luzatzen dizuegu herritarroi bidelari edo bidelagun izateko. Ez daitezela musukoak euskaren doinu ederra isilarazteko aitzakia izan. Pertsonaz-pertsona, taldez-talde, herriz-herri euskara bizi, hobetu, erabili eta gozatu euskaraz elkartuz. Eman izena, izan berbalagun.