2018ko hondakinen bilketa datuak direla eta, oharra

2019-02-27T11:21:00+01:00 2019-02-27T11:21:00+01:00 2019-02-27T11:21:00+01:00
2018an okerrera egin dute bilketa selektiboaren datuek Debagoienean. Elgeta beherakada hori nabarmenagoa izan da. Hori dela-eta Elgetako Udalak ohar hau kaleratu nahi du. Oharra etxez etxe era banatuko da, hozkailuan jartzeko iman batekin batera. Murriztu, berrerabili eta birziklatu!

2014ko abenduan ekin genion Elgetan hondakinak gaika sailkatzen
bilketa sistema berriarekin. Lehengoen aldean, bilketa datuak onak dira;
baina azken aldian okerrera egin dute.

2014an % 43,65
2015ean % 77,56
2016an % 81,20
2017an % 80,65
2018an % 75,60


2018an 2016an baino 32kg errefus gehiago sortu dugu elgetarrok
pertsonako: 108 kg.
Errefus gehiegi da hori. Garesti ordaintzen dugu errefusa, eta
ingurumenarentzako kaltegarria da. Edukiontzi grisera botatzen dugunetik
zati handi bat birziklagarria da, eta dirua jasotzen dugu ondo sailkatuta
botatzeagatik.
Hainbat aldiz aztertu dugu errefusa Elgetan, hemen egindako azken
karakterizazioaren emaitzak:

ERREFUSA: 120,74 kg (%48,34) / BIRZIKLAGARRIA: 129,06 kg (%51,66)

Bestetik, organikoa konpostatzeko aholkuak gogoratu nahi dizkizuegu:
ahal den neurrian xehetu organikoa, egituratzailea neurriz erabili eta ongi
aireztatu! Auzo-konpostean izena emanda baduzue eta tasa txikiagoa
ordaintzen baduzue, ezin duzue organikoaren edukiontzia erabili.
Azkenik, edukiontziak irekitzeko txartelik ez baduzue aldean edo ez badu
funtzionatzen, mesedez, ez apurtu edukiontzien sarraila hondakinak
atzetik botatzeko. Txartelarekin edukiontzia ireki ondoren ondo itxi.

Badugu, beraz, zer hobetu. Denon artean lortuko dugu! Elgetan murriztu,
berrerabili eta birziklatu!

Iraitz Lazkano Garitaonandia