2018KO EKITALDIKO ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA ORDAINTZEKO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA

2018-04-09T12:08:00+02:00 2018-04-09T12:08:00+02:00 2018-04-09T12:08:00+02:00
Jakinarazten da Alkatetzak onartu duela 2018ko ekitaldiko Ondasun Higiezinen gaineko zerga ordaintzeko diru-laguntzak emateko deialdia.

DEIALDIA

 

Diru-laguntza hori jasotzeko aukera izango dute deialdian ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten bizikidetza-unitateen titularrek.


Horretarako, deialdian zehazten diren diru-sarrerak gainditzen ez badira, ehuneko ezberdinen arabera diruz lagunduko da aipatu zerga ordaintzea.


Deialdian zehazten dira diru-laguntza jasotzeko eskubidea izateko ze dokumentazio aurkeztu behar den udalean.


Eskaera egin ahal izateko epea 2018ko maiatzaren 9 arte irekita egongo da. Eskaerarekin batera dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da.


Diru-laguntza jaso ahal izateko, aurrez zerga ordaindu beharko da, eta ondoren, ezarritako baldintzak betetzen badira, dagokion diru-laguntza onartuko da. Ondoren, udalak dagokion diru-sarrera egingo dio eskaera egin duenari.