Herriko elkarte edo urtean zehar herrian ekimenak aurrera eramaten dituzten lagunei eta eskola edo haurreskolari 2013ra begira dituzten beharrak eta lehentasunak zehazteko eskatu die Udalak. Elgetarreri ere aukera eman gura die proposamenak egiteko. Herritarrek urriak 1ean hasi eta urriak 31 bitartean dute proposamenak egiteko aukera.
Proposamenen bat baldin baduzue, hiru bide dituzue horien berri emateko:
- Kontaktu formularioa beteta
- @elgetaherria Twitter kontura idatzita
- Facebookeko horman idatzita