2007ko Udal Pilotalekurako erreserba orduak

2007-01-08T17:26:00+01:00 2007-01-08T17:26:00+01:00 2007-01-08T17:26:00+01:00
2007rako urtean zehar Elgetako Udal Pilotalekuan ordua erreserbatu nahi baduzu, Bola-Toki Jatetxean edota Udaletxean eskuragarri duzun erreserbarako izena emate orria bete behar duzu. Urtarrilak 18a baino lehen eman beharko duzu izena.

Bestalde, datorren urtarrilaren 19an (ostirala) Udaletxean 19:00etan egun eta orduen zozketa egingo da. Ezinbestekoa da interesatuak eta eskatzaileak bilera horretara joatea.