2005eko Uda Kanpaina

2005-06-06T17:55:00+02:00 2005-06-06T17:55:00+02:00 2005-06-06T17:55:00+02:00
Aurtengo Uda Kanpainak 3 eta 6 urte bitartekoentzako aisialdia eta gainontzekoentzako kirol zerbitzuak eskaintzen ditu.

Berrikuntzak

Berrikuntzak

Aurten gainera, zenbait berrikuntzekin dator. Izan ere, hasiberrientzako karatea, tenisa eta gimnasia lasaia eskainiko dira goizean. Zerbitzua , bi aste gehiagoz luzatu da: ekaineko azken astetik uztaila bitartera hain zuzen ere.

Bi txanda

Bi Txanda ezberdin daude:

  • Lehenengo txanda: Ekainak 27tik uztailak 15era. Prezioa: 65 euro.
  • Bigarren txanda: Uztaileko 2. astea. Izena ematen duten haurren kopuruaren arabera pentsatuko da aurrera eraman ala ez. Prezioa: 50 euro.

Oharra: Bi txandatan izena ematen dutenek 110 euro ordaindu beharko dute.

Informazio gehiago Elgetako Udaletxean.