1.- 2004ko aurrekontuaren kitapena.
Aurrekontua itxi ondoren 85.432,39 eurotako superabita izan da.
2.- Elgetako Gaztetxeari 240,40 eurotako diru laguntza ematea Asentzio eguna antolatzeagatik.
3.- Pilotalekua eta kirol instalazioak birgaitzea.
- Proiektua onartu da 693.529,90 eurotako aurrekontuarekin BEZ barne.
- Baldintza orriak onartu dira eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira. Argitaratu ondoren interesatutako kontratistek 15 eguneko epea izango dute beraien eskaintzak aurkezteko.
Lanak 2005eko uztailaren lehen hamabostaldian hastea aurreikusten da.
4.- Maala parkeko proiektua.
- Proiektua onartu da 323.562,12 eurotako aurrekontuarekin BEZ barne.
- Baldintza orriak onartu dira eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira. Argitaratu ondoren interesatutako kontratistek 15 eguneko epea izango dute beraien eskaintzak aurkezteko.
Lanak 2005eko uztailaren lehen hamabostaldian hastea aurreikusten da.
5.- I Sektoreko (Uriburu) urbanizazio proiektua onartu da 2.265.222 eurotan BEZ barne.
Lanak 2005eko maiatzean hasiko dira.
6.- IRUALDE BAT S.L.-ri obra baimena ematea I Sektorerako (Uriburu).
IRUALDE BAT S.L. enpresari 48 etxebizitza egiteko obra baimena ematea onartu da:
- Etxebizitza bakarreko 10 etxe.
- Bi bizitzako 20 etxe.
- 18 etxebizitza adosatu.
Etxeak eraikitzen urbanizazio lanekin batera hasiko dira.
7.- Onartu da EKAIN enpresa Elgetako udaletxerako lege aholkulari lanetarako kontratatzea urtebeterako.
8.- Epaitegirako ordenagailua bat erostea 1.412,88 eurogatik. Eusko Jaurlaritzak 944,93 eurotako diru laguntza eman du.
9.- RRV enpresa kontratatzea 4.300 eurogatik Elgetako udaletxeko lanpostuen balorazioa egiteko.