2005eko apirilaren 11ko Gobernu Batzordeko erabaki nagusiak

2005-04-12T18:12:00+02:00 2005-04-12T18:12:00+02:00 2005-04-12T18:12:00+02:00
Hemen duzue hartutako erabaki nagusien laburpena:

a) Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzarmena garraio publikoa finantzatzeko.

Foru Aldundiak zerbitzu berrien kostuaren %60a ordaintzen du, eta udalak jasoko du txartel salmentatik ateratako dirua.

Hitzarmen hau 2004/2005 ikasturterako egin da, eta beraz, 2005eko ekainean amaituko da. Hitzarmena proba pilotua da Debagoienean egiten ari diren mugikortasun azterketaren barruan. Gaia berriz aztertuko da 2005eko ekainetik aurrera jarraitzerik dagoen ikusteko.

b) Euskal Herriko I Magia Mostrako diru-laguntza.

Maiatzaren 13, 14 eta 15ean "Euskal Herriko I magia mostra" egingo da Elgetan. Mostra Espaloia Kafe Antzokian izango da eta maiatzaren 15ean Elgetako kaleetan. Udaletxeak 3.000 eurotako diru-laguntza ematea erabaki du.

c) Ekainaren 12ko Eskola Txikien Festarako diru-laguntza.

2005eko ekainaren 12an "Eskola Txikien Festa" egingo da Elgetan, eta udaletxeak 3.000 euroko diru-laguntza ematea onartu du. Era berean, kirol instalazioak lagatzea ere onartu du: frontoia, gimnasioa eta abar.