2004ko Debagoieneko Kirol Zirkuituko azken jaia

2005-01-28T16:30:00+01:00 2005-01-28T16:30:00+01:00 2005-01-28T16:30:00+01:00
Elurra eta eguraldi txarraren ondorioz bertan behera geratu da Debagoienako Kirol Txapelketa 2004ko jaia. Urtarrilaren 29an egiteko zen ekitaldia, baina astebetez atzeratu dute antolatzaileek. Otsailaren 5ean izango da azken jaia.

Egitaraua:

Egitaraua:

  • 10:00etan, kirol-jolasak partehartzaileentzako (Masterraren irabazleentzako)

  • 12:30ean, sari-banaketa: squash-tenis-frontenis kiroletan
  • 2005eko Kirol Txapelketa Zirkuituaren aurkezpena
  • 13:00etan, luntxa

Elgetako bolatokian izango da jaialdia.

Antolatzaileak

Debagoieneko Kirol Zerbitzuak antolatzen ditu txapelketak. Debagoieneko herrietako udaletxeetako Udal Kirol Teknikariak osatzen dute Debagoieneko Kirol Zerbitzua.

Kirolak

Txapelketak, honako kirol hauetan antolatzen dira: tenisa, frontenisa, esku-pilota binaka 4 1/2an, squash, pala binaka (ez da egin txapelketa azken bi urteetan izen emate gutxi direla eta).

Non antolatzen dira txapelketak

Debagoieneko herrietan antolatzen dira: Arrasate, Aretxabaleta, Bergara, Antzuola, Oñati eta Elgeta.

Txapelketen maiztasuna

kirol bakoitzeko txapelketa bi antolatzen dira urtean zehar herri ezberdinetan. Elgetan, esku-pilotako eta palako txapelketak antolatu izan ditugu azken 3 urteotan, udaberri eta/edo udazkenean.

Txapelketen masterrak

Urte akaberan (abenduan), kirol bakoitzean Master Txapelketa jokatzen da. Honetan, txapelketa bakoitzaren sailkapen baten arabera, lehenengo 8 sailkatuak jokatzen dute, eta irabazleak, zirkuituko irabazleak (kirol bakoitzean) izango dira.

Txapelketa zirkuituko azken jaia

Urte hasieran, Masterretako irabazleei gonbidatzen zaie azken jaira, bertan, kirol-jolasak egin, masterretako sari banaketa, luntxa eta hurrengo urteko txapelketa zirkuituaren aurkezpena egiten da. Azken hau da urtarri Elgetan egingo duguna.

Parte hartzeko

Debagoienan bizi eta aipaturiko kiroletan federatuta ez dagoen edozein eman dezake izena txapelketetan parte hartzeko. Beraz, aukera polita da beste herrietako kirol beran diharduten beste lagun batzuk ezagutzeko eta bailara mailan giroa sortzeko.