1-. Pagatza industrialdeko IV sektoreko xehetasun azterketa.
Erabaki da hasiera batean onartzea Pagatza industrialdeko IV sektoreko xehetasun azterketa.
2-. Gabonetako haur parkea.
Aurreko urteetan bezala, haurrentzako parkea jarriko da udal pilota lekuan 2005eko urtarrilaren 3an eta 4an. Ordutegia 16:00etatik 19:00etara izango da.
Haur parkearen kostua 1.755 eurotako da.
3-. Pilota txapelketa eskola umeentzat.
Eskola umeentzako pilota txapelketa abenduaren 29an, 30ean eta 31n jokatuko da.
Kostua 430 eurokoa izango da.
4-. Gizarte laguntzarako eta hirugarren mundurako laguntzak.
Gizarte laguntzetarako laguntzak:
- AGUIFES (Gipuzkoako senide eta eri psikikoen elkartea) 277
- ATZEGI (adimen urritasuna duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea) 277
- Txernobil Elkartea. 63,61 ko diru laguntza ematea Elgetako familia bati pertsona bat ekartzeagatik.
Hirugarren Mundua:
- Dominikar Errepublikan eta Haitin jasandako uholdeetarako 171,26 eurotako diru laguntza.
- Oscar Romero Elkartea. El Salvadorren zerrategi bat egiteko 171, 26 euro.
5-. Elgetako jubilatu elkartearentzako diru laguntzak.
Erabaki da bigarren diru laguntza ematea: 928,90 euro. Lehenengo diru laguntza 1006,30 eurokoa izan zen. 2004. urtekoa guztira: 1935,20
6-. GOIENArekin hitzarmena
2004ko hitzarmena GOIENArekin onartu da, udalak 10.692 euro emango dizkio GOIENAri
7-. Gabonetako argiak Elgetako kaleetan.
Onartu da Gabonetako argiak jartzea Elgetako kaleetan aurreko urteetan bezala. 2003. urteko kostua 1.697,30 eurokoa izan zen.
8-. Elurra kentzeko traktorea konpontzea.
Onartu da elurra kentzeko traktorea konpontzea eta prest jartzea, batez ere elurra kentzeko. Konponketaren kostua 3.000 eurokoa izan daiteke.
9-. Garraio publikoa.
Abenduan eta urtarrilean autobus zerbitzu publiko berezia lanegunetan mantentzea erabaki da, irakaskuntzako egutegia kontuan hartu gabe.