1.- Kirol instalazioen eta taberna-jantokiko kudeaketaren esleipena.
Erabaki da kirol instalazioen eta taberna-jantokiko kudeaketa Felisa Descarga Sarraoari esleitzea.
Esleipena 2 urterako izango da eta 5 urtera arte luzatu ahal izango da.
Oharra: Esleipendunak taberna-jantokia azaroaren 19an, barikuan, zabaltzeko asmoa dauka.
2.- Elgetako udal pilotalekua birgaitzeko proiektua.
Elgetako udal pilotalekua birgaitzeko proiektua Alvaro Perez de Amezaga Esteban arkitektoari esleitzea erabaki da. Proiektua kopuru honetan esleitu da: 30.409,9 + 16 % (BEZ) = 35.275,48 euro (5.869.347 pta.)
Oharra: Udalak 12.000 euro (2.000.000) gastatu ditu aurrerapenean.
Arkitektoak 3 hilabeteko epea du proiektua egiteko. Birgaitzerakoan, batez ere, gauza hauek egingo dira:
- Ezkerreko horma igo 80 cm.
- Gaur egungo uralitazko teilatua aldatu, eta egurrezko habeak eta teilak jarri.
- Biltegia hobetu.
- Frontoitik tabernara pasatzeko atea lekuz aldatu.
- Zorua aldatu edo hobetu.
- Frontoira sartzeko ate berria egin. Atea atzealdean jarriko da eta bertatik ibilgailuak sartu ahal izango dira.
- Berogailua jartzeko azterketa egin.
- Harmailak hobetu.
Oharra: Lanen kostua 480.000 euro (80.000.000 pta.) izango dela kalkulatzen da. Espero da lanak 2005eko uztailaren eta 2006ko apirilaren artean egitea.