LUR SAILA: Egoarbitza haitza eta inguruko lur saila (1 poligonoa 114 partzela).
AZALERA: 86.260 m².
EMAKIDAREN EPEA: 2017ko urtarrilaren 1etik 2018ko abenduaren 31 arte.
ERABILERA: Emakidadunak lur saila abereak bertan larratzeko-bazkatzeko erabiliko du. Ezingo du inolako eraikinik egin.
LEHENTASUNA: Lehentasuna izango dute Agrarian alta emanda dauden herritarrek.
UDALARI ORDAINDU BEHARREKO GUTXIENEKO KANONA: 90 € urteko. Kopuru hau interesatuek igo ahal izango dute beren eskaintzetan.
ESKAERAK ETA ESKAINTZAK AURKEZTEKO EPEA: 2016ko abenduaren 23a.
ESKAERAK AURKEZTEKO LEKUA: Udaletxeko erregistroa.