Egoarbitza haitza eta inguruko lur saila esleitzeko prozedura publikoa

2016-12-13T10:03:00+01:00 2016-12-13T10:03:00+01:00 2016-12-13T10:03:00+01:00
Udalak prozedura publiko bitartez, Egoarbitza eta inguruko lur saila esleitu nahi du bi urterako. Urteko gutxieneko kanona 90€koa izango da, eskaintza hobeak aurkez daitezkeelarik. Izena emateko epea zabalik dago abenduaren 23ra arte.

LUR SAILA: Egoarbitza haitza eta inguruko lur saila (1 poligonoa 114 partzela).

 

AZALERA: 86.260 m².

 

EMAKIDAREN EPEA: 2017ko urtarrilaren 1etik 2018ko abenduaren 31 arte.

 

ERABILERA: Emakidadunak lur saila abereak bertan larratzeko-bazkatzeko erabiliko du. Ezingo du inolako eraikinik egin.

 

LEHENTASUNA: Lehentasuna izango dute Agrarian alta emanda dauden herritarrek.

 

UDALARI ORDAINDU BEHARREKO GUTXIENEKO KANONA: 90 € urteko. Kopuru hau interesatuek igo ahal izango dute beren eskaintzetan.

 

ESKAERAK ETA ESKAINTZAK AURKEZTEKO EPEA: 2016ko abenduaren 23a.

 

ESKAERAK AURKEZTEKO LEKUA: Udaletxeko erregistroa.