2014ko aurrekontuak osatzeko, herritarren lehentasunak ezagutu gura ditu Udalak

2013-09-25T09:23:00+02:00 2013-09-25T09:23:00+02:00 2013-09-25T09:23:00+02:00
Udaletxean hasi gara 2014ko aurrekontuak lantzen eta egoera ekonomikoa guztiontzako larria dela ezagututa, inoiz baino garrantzitsuagoa da lehentasunak ondo zehaztea. Horregatik, datorren urteko aurrekontuei begira elgetarrontzako lehentasunezkoak diren egitekoak zeintzuk diren ezagutu gura dugu.

Bi aukera dituzu udaletxera zure ekarpenak egiteko:

1.- Urriak 16an, 19:00etan, udaletxean egingo dugun batzar irekian parte hartuz.

2.- Idatziz proposamenak eginez: udaletxean bertan dagoen buzoian zure ekarpena lagata, www.elgeta.org webgunean martxan jarri dugun gunean zure ekarpena idatziz edo danonartian@elgeta.net helbidera e-posta bidaliz.