Pilota-lekua eta squash kantxa ezingo dira erreserbatu

2020-11-05T20:10:00+01:00 2020-11-05T20:10:00+01:00 2020-11-05T20:10:00+01:00
Pilota-lekua eta squash kantxa ezingo dira erreserbatu ezta erabili ere, antolatutako ikastaroetarako izan ezik. Urriaren 26ko dekretuaren lehenengo eranskinaren 14. puntuaren arabera, kirol instalazioetan ezin da kirolik egin, bakarka ez bada edo antolatutako ikastaro baten ez bada. Hainbat irizpide ezberdin egon dira honen aplikazioaren inguruan, baina Eusko Jaurlaritzan azken argipenen arabera ezinezkoa da pilota-lekua edo squasha erabiltzea, ezta musukoarekin kirola egiteko ere

KIROLAREN INGURUKO ZALANTZEN ERANTZUNAK

2020ko urriaren 26ko dekretua osorik

Pantaila-argazkia 2020-11-05 20-16-45.png