Erakusketa eta horma-irudia, Martxoaren 8aren bueltan

2012-03-05T17:01:00+01:00 2012-03-05T17:01:00+01:00 2012-03-05T17:01:00+01:00
Martxoaren 8ko kartel lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa egongo da Espaloian, 2012koak eta baina 2011koak ere. Albiste honen irudietan ikusiko dituzue aurtengo irabazlea (Narea Villa Aranzetarena) eta bigarren geratu dena (Koldo Izagirre Usandizagarena). Erakusketa martxoaren 7tik 11ra arte egongo da zabalik. Martxoaren 9an gainera herritarrei horma-irudi bat egitea proposatuko diete plazan eta parte hartuko dute Gaztetxokoko gazteek, gaztetxekoek, erretiratu elkarteko kideek eta guraso elkarteak, nahi duten herritar guztiekin batera. Txokolatea banatu eta musika eta jai giro ederra ere egongo da.