Elurragatik alerta gaur arratsaldetik aurrera

2018-03-19T12:20:00+01:00 2018-03-19T12:20:00+01:00 2018-03-19T12:20:00+01:00
Gaur arratsaldean hasita elurra egin dezakeela eta alerta laranjan izango gara. Udalak martxan jarri du elurra egiten duenerako protokoloa.

  • Autoa erabili behar duzuenok Elgeta eta Bergara arteko errepidea erabiltzea gomendatzen da.

 

  • Salbador kaleko irteera ireki egingo da, lorontziak kenduta.

 

  • Autoa aparkalekuetan ZUZEN lagatzea eskatzen da, edozein modutan lagatzeak eragotzi egiten baitu zerbitzu egokia ematea.

 

  • Herritarrei eskatzen zaie kotxea behar-beharrezkoa denean soilik erabiltzeko.

 

  • Etxeko ataria garbitu gura duzuen herritarrok GATZA eta PALAK eskatu ditzakezue udaletxean.

 

  • Informazio gehiago jasotzeko:

 

Telefonoa: 943 76 80 22 (Lan-orduetan)

E-maila: udala@elgeta.eus

Twitter : @elgetakoudala

Facebook: Elgetako Udala

 

 

Herritarrentzako gomendioak