'Kantsatzeke' mendi taldearen aurkezpena iragarri dute

2012-01-16T16:44:00+01:00 2012-01-16T16:44:00+01:00 2012-01-16T16:44:00+01:00
Talde federatua izango da, eta Ozkarbi mendi taldearen lekukoa hartuko du.

2009ko udazkenean jaio zen Ozkarbi Mendi Taldea. Taldea erregistratzeko eta federatzeko lanetan aritu dira azken hilabeteotan. Aurrerantzean Kantsatzeke Mendi Taldea izena hartuko du ekimenak, eta bultzatzaileak bilera ireki batera deitu dituzte elgetar guztiak, "egindako bidearen laburpena egin, proposamenak jaso eta mendi taldea hemendik aurrera antolatzeko".

Aurkezpen bilera urtarrilaren 24ra deitu dute. 20:00etan hasita egingo dute udal liburutegian.