Mizpirualde egoitzan dauden elgetarrek bisita jaso zuten

2012-01-12T17:16:00+01:00 2012-01-12T17:16:00+01:00 2012-01-12T17:16:00+01:00
Abenduaren 21ean, San Tomas egunez, dozena bat lagun jaitsi ziren Elgetatik Bergarara Mizpirualde egoitzan dauden zortzi elgetarrak bisitatzera. Urteroko ekintza da honakoa eta aurten Elgetako boluntarioen taldetik lau lagun joan dira, Erretiratuen elkartetik bost ordezkari eta udaletxetik Oxel Erostarbe alkatea, Marga Castro gizarte-ongizate batzordeburua eta Naiara Unamuno gizarte langilea.

Opari bana

Mizpirualden dauden zortzi elgetarrek opari bana jaso zuten eta jarraian egoitza osoko egoiliarrendako txistorra banatu zuten. Musikak ere bere tartea izan zuen atzoko festan eta dantzan egin zuten horrela nahi izan zutenek. Giro politean pasa zuten arratsaldea Mizpirualden.