Zabalik da udako aisialdian behin-behinean izena emateko epea

2021-05-12T11:57:00+02:00 2021-05-12T11:57:00+02:00 2021-05-12T11:57:00+02:00
Ekainaren 21ean hasi eta uztailaren 23an amaituko da aurten udako aisialdia, eta behin-behinean izena emateko epea zabalik egongo da maiatzaren 27ra arte. COVID-19aren egoeraren arabera zehaztuko da zenbat plaza dauden, eta horren arabera egingo da plazen banaketa.

Izen-emateak baino plaza gutxiago egonez gero, lehentasuna izango dute zerbitzuaren ordutegian gurasoak lanean dituztela ziurtatzen dutenek. Gomendagarria da izen-emate orriarekin batera ziurtagiriak aurkeztea.


DESKONTUAK: %70erainoko hobaria errenta txikientzat eta %30eko hobaria bizikidetza unitate bereko haur batek baino gehiagok izena emateagatik. Azken errenta aitorpena aurkeztu behar da hobariak aplikatu ahal izateko.

Behin-behineko izen-ematearen inprimakia

1.jpg