Elgetarako bideak zabalik daude

2010-12-01T13:06:00+01:00 2010-12-01T13:06:00+01:00 2010-12-01T13:06:00+01:00
Goizean elurra egin du Elgetan, baina zabalik daude bide guztiak. Hemen duzue Euskalmetek datozen orduetarako egindako iragarpena eta elurrarendako gomendioak:

Euskalmeten iragarpena

Asteazkena, hilak 1:

  • Elurrari dagokion abisu horia 00tik UTC 18ra UTC. Elur-kota 500-600 m inguruan kokatuko da. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, bereziki kantauri isurialdean eta goizean. Aurreikusitako lodierak: 5 cm 1000 m-ra, 0-2 cm 600 m-ra, 0 cm 200 m-ra.
  • Elurrari dagokion abisu laranja 18tik UTC 24ra UTC. Elur-kota 300-400 m inguruan kokatuko da. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, bereziki kantauri isurialdean. Trumoi-ekaitzak botatzeko eta txingorra egiteko probabilitatea handia da, bereziki kantauri isurialdean. Aurreikusitako lodierak: 5-10 cm 1000 m-ra, 2-6 cm 600 m-ra, 0 cm 200 m-ra.
  • Izotzari dagokion abisu horia barnealdean. Barnealdean izotz txikia egingo du azken orduetan.

Osteguna, hilak 2:

  • Elurrari dagokion abisu laranja 00tik UTC 24ra UTC. Elur-kota 300 m inguruan kokatzeko probabilitatea handia da. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, bereziki kantauri isurialdean.
  • Egunaren erdiko orduetan posible da prezipitazioa sakabanatuagoa izatea. Trumoi-ekaitzak izateko eta txingorra botatzeko probabilitatea handia da, bereziki kantauri isurialdean. Aurreikusitako lodierak: 15-20 cm 1000 m-ra, 2-10 cm 600 m-ra, 0-1 cm 200 m-ra.
  • Izotzari dagokion abisu horia barnealdean. Barnealdean izotz txikia egingo du.

Ostirala, hilak 3:

  • Elurrari dagokion abisu laranja 00tik UTC 12ra UTC. Elur-kota 300 m inguruan kokatzeko probabilitatea handia da. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, bereziki kantauri isurialdean. Trumoi-ekaitzak izateko eta txingorra botatzeko probabilitatea handia da, bereziki kantauri isurialdean eta goizaldean. Aurreikusitako lodierak: 15-20 cm 1000 m-ra, 2-10 cm 600 m-ra, 0-1 cm 200 m-ra.
  • Izotzari dagokion abisu horia barnealdean. Barnealdean izotz txikia egingo du.

Gomendioak

Prebentzioko neurriak:

Bidaiatuz gero:

 

  • Errepideko egoerari eta eguraldiari buruzko informazioa aurretik eskatu. Euskalmet-era jo, edota deitu Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzako telefonora: 902-112088.
  • Eguraldia benetan txar-txarra bada, hobe da bidaian ez atera. Ahal dela, erabili garraio publikoa.
  • Alabaina, bidaiatzea ezinbestekoa baduzu, ziurtatu pneumatikoak, galgak eta izotz-kontrakoa ondo daudela, kateak beti eraman, erregai-tanga bete eta hartu berokiak. Ahal baduzu, telefonoa eraman beti; are gehiago, bigarren mailako errepideetan gidatu behar baduzu.
  • Poliki ibili, izotz-plakarik balego adi; batez ere, laiotzean.
  • Aurreko autoari tarte handia lagata ibili, normalean uzten den tartea baino handiagoa.
  • Ez aldatu noranzkoa tupustean. Bolanteari gozotasunez eragin, eta martxa laburretan ibili.
  • Izotza dagoen zonaldera sartzean, ez zapaldu galga, utzi ibilgailuari bere inertzia hutsez aurrera egiten.
  • Izotza edo elur gogorra topatuz gero jarri kateak, baita zirkulazioko agenteek agintzen dizutenean.
  • Irratia oso lagungarria izan daiteke une oro ondo informatuta egon nahi izanez gero.
Mendira baldin bazoaz

 

  • Hobe litzateke mendiko txango eta ibilaldiak bertan batera uztea. Irtenez gero, nondik nora ibiliko zaren esanda utzi.
  • Joan nahi duzun lekurako zer eguraldi-aurreikuspen dauden jakin, eta kontuan hartu ez dela harritzekoa mendian eguraldia bat-batean aldatzea.
  • Eraman ekipamendu eta arropa egokia. Motxilan erretserbako jan-edanak eraman.
  • Aukeratu leku egokia, zure sasoiaren, praktikaren eta lekuaren arabera. Ez eman balio handiegirik zure egoera fisikoari ezta zurekin doazenen egoerari ere ez, batez ere umeak badira.
  • Ahal baduzu ez joan bakarrik, eta ahal izanez gero, eraman telefono mugikorra.
  • Aurrez jakizu aterpe edo bordak non dauden, tenperatura asko jaitsi, ekaitza lehertu edo bestelako arazo meteorologikorik izango balitz ere babestu ahal izateko.
Etxean

 

  • Kontuz ibili berogailu lagungarriekin ezustekoren bat gerta daiteke eta.
Larrialdietan hartu beharreko neurriak:

 

 

Elurretan ibilgailuaren barruan geratzen bazara:

  • Ez atera autotik, denboraleak barruan zaudela harrapatzen bazaitu.
  • Motorra piztuta eta berogailua jarrita eduki; tarteka, berriztatu airea.
  • Saiatu loak ez hartzen. Tapakiren bat eskuratu, eta bero jantzita ibili.