Berri Txarrak taldea eta Yllana konpainiaren '666' lana asteburuan Espaloian

2010-12-10T09:56:00+01:00 2010-12-10T09:56:00+01:00 2010-12-10T09:56:00+01:00
Euskal rock talderik puntakoenak joko du gaur Espaloian. Berri Txarrak taldeak Elgetan joko du baina sarrerak erabat agortu dira; bai internet bidez zein Espaloian bertan, ez dago sarrerarik. Lekunberrikoekin batera Sarkor arratzuarrek ere joko dute. Aretoa 21:30ean zabalduko dute kontzertuetarako. Domekan, berriz, antzerkiaren txanda etorriko da Espaloian Yllana talde ezagunarekin. Orain dela 6 urte izan ziren Espaloia antzokian eta errepikatu egingo dute antzezlana 6. urteurrenean. Jendearen oroimenean geratu zen antzezlana omen da, ekarri duten onenetakoa askorentzat. Saioa domekan izango da 19:30ean.