Azarorako eskaintza kulturala prest du Udalak

2020-10-28T09:55:27+01:00 2020-10-28T09:55:27+01:00 2020-10-28T09:55:27+01:00
Azaroko igandeetako hainbat kultur ikuskizun antolatu ditu Elgetako Udalak. Azaroaren 8an, "Esnatu naiz" kabareta, azaroaren 15ean "Zirika Zirkus" eta azaroaren 22an "Adela eta Martirio Bernarda Albaren etxean". Ekitaldi guztiak Espaloia Kafe Antzokian izango dira, 18:30ean. Sarrerak doan izango dira, baina beharrezkoa da erreserba egitea beheko inprimakia betez.