Alkatetzaren bandoa: Teilatuetako itoginak

2013-05-07T16:36:00+02:00 2013-05-07T16:36:00+02:00 2013-05-07T16:36:00+02:00
Alkatiak herrittar guztioi jakineraitten dotsie: Herriko hainbat teillatuetako itxoinak dirala-eta hirigintza batzordiak erabaki dabala teillatuetako kanaloiak garbitzeko elebadore bat eta pertsonala kontratazia. Asmua da lanok ekainian zihar egitea. Zuen etxeko teillatuko kanaloia garbitzia edo konpontzia gura badozue, udaletxian emon bihar dozue izena maiatzak 25a aurretik. Udaletxiak eraikin publikuetako kanaloiak garbitziaren kostua ordainduko dau eta izena emoten dozuenon artian ordainduko da gainontzekua. Gogoratu norberan arduria dala bere etxetako teillatu eta kanaloiak bihar dan moduan mantentzia.