Udal jabetzakoa den bilera mahai bat enkante bidez besterentzeko prozedura publikoa

2019-09-10T10:44:10+02:00 2019-09-10T10:44:10+02:00 2019-09-10T10:44:10+02:00
Eskaintzak irailaren 20 arte aurkeztu ahal izango dituzte interesatuek, udaletxeko erregistroan

OBJEKTUA: Udaleko behe solairuan dagoen mahaia.

NEURRIAK: 401 zentimetro luzeran eta 109 zentimetro zabaleran.

UDALARI ORDAINDU BEHARREKO GUTXIENEKO PREZIOA: 25 €. Kopuru hau interesatuek igo ahal izango dute beren eskaintzetan.

BALDINTZAK: Mahaia eramateko ardura esleipenduna izango den pertsonarena izango da, eta bere kabuz eraman beharko du. Esleipena egin eta astebeteko epean eraman beharko du mahaia.

ESKAINTZAK AURKEZTEKO MODUA: Interesatuek beren eskaintza gutun-azal itxi batean aurkeztu beharko dute, aipatu mahaiarengatik eskaintzen duten diru kopurua adieraziz.

Gutun-azalaren kanpoaldean eskaintza egiten duen pertsonaren izen-abizenak jarri beharko dira. Gutun-azala izen-abizenik gabe badago, ez da onartua izango.

Interesatu bakoitzak eskaintza bakar bat aurkeztu ahal izango du.

ESKAINTZAK AURKEZTEKO EPEA: 2019ko irailaren 20a.

ESKAINTZAK AURKEZTEKO LEKUA: Udaletxeko erregistroa.