'Herrixa dantzan' zuzeneko musikarekin, domekan

2010-10-29T10:52:00+02:00 2010-10-29T10:52:00+02:00 2010-10-29T10:52:00+02:00
Badator berriz aurreko denboraldiko ekintza arrakastatsuenetako bat: 'Herrixa Dantzan'. 19:00etan hasi eta ordu eta erdiz. Eta sarrera zenbat da? ba zero euro! Ez galdu aukera. Jainaga eta Narbaiza izango ditugu zuzeneko musika egiten eta dantza-gidari lanetan Patxi Montero. Urriak 31: zuzeneko musika Jainaga eta Narbaiza bikoteaz.


Denboraldi honetarako berrikuntzak:


  •     Dantzarako leku handiagoa: antzeztokia ere (taula gaina) dantzarako atonduko da, ikusita aurreko denboraldiko lehenengo saioetan estu samar ibili ginela.
  •     Errepertorioan berrikuntzak sartzen joango gara, saioz saio: dantza berriak, musika berriak, dantza landuagoak...


Ohi bezala:


  •     Noiz: hileko azken igandean
  •     Non: Espaloia kafe antzokia - ELGETA
  •     Ordutegia: 19.00 - 20.30
  •     Sarrera doan eta parte hartzea libre
  •     Informazio gehiago hemen: www.espaloia.com


Hurrengo saioa:

 Urriak 31: zuzeneko musika Jainaga eta Narbaiza bikoteaz